Txakolin-mahastiz inguratuta dagoela, eta leiho zabaletatik Getariako itsasargiaren eta euskal kostaldearen gaineko ikuspegi ederra ematen duela, Iturregi hotelak erabateko lasaitasuneko egonaldia bermatzen dizue, natura betean.
Hotelaren barruan, estilo modernoa eta klasikoa bikain daude uztartuta; kanpoaldean, berriz, etxea naturaltasun osoz txertatzen da ingurune paregabean. Gure igerilekua baserria zenaren aurrietan eraikita dago, eta leku ezin hobea da atseden hartzeko.